Niri buruz (eus)

Kaixo lagunok!
Arkaitz naiz eta 1993ko otsailaren 13an Bilbon jaio nintzen. 
Betidanik Bilboko Errekaldeberri auzoan bizi izan naiz, baina 2011tik Herrialde Katalanetan bizi naiz Rovira i Virgili Unibertsitatean ikasten ari naizelako.
DYA Bizkaiko eta Gurutze Gorriko boluntarioa naiz, eta gaur egun Erizaintzako ikaslea ere. 
Gaur egun El Vendrell herrian bizi naiz, Tarragona probintziako Baix Penedès eskualdean dagoen herria. Bertan, "La Trinxera" ateneon parte hartzen dot, herriko Arran erakundearen asanblada denik. Gainera, herriko CUP-en, Unitat Contra el Feixisme i el Racisme, Brot Bord, eta SEPC erakundeetan parte hartzen eta militatzen dut.
Erizaintza ikasten ari banaiz ere, betidanik kazetaritzaren munduarekiko erakarpen handia sentitu dut, eta Directa astekarian, Xarxa Penedès eta L'Emboscada aldizkari digitaletan eta Ràdio Bellvei irratian kolaboratzen dut.
Hau nire blog pertsonala da. Beraz, aurretik aipatutako hedabideetan argitaratu didaten artikuluak jarriko ditut eta, baita ere, nik neuk blogerako prestatutakoak ere.
Euskara, katalana, ingelesa eta gaztelania hitz egiten dut; baina hizkuntza gehiago ikastea espero dut, haiekiko interes handia baitut. Beraz, ez ikaratu katalanez idatzitako argitalpen bat ikusten baduzue.
Twitter-en jarraitu nazazue!: @arkaitziza

No hay comentarios:

Publicar un comentario