2012/03/18

Down Sindromea dutenen eguna

Kaixo,
Gaur Down Sindromea dutenen eguna da, eta interneten nabigatzen blog hau aurkitu dut: http://elmondelquim.wordpress.com/. Hemen Quim, 16 urteko mutil katalan bat dawon sindromearekin, bere bizitzari buruzko gogoetak egiten ditu eta izugarrizko klase magistralak ematen ditu. 
"El món del Quim" proiektua Quimen gurasoak ateratako proiektu bat da Quimen gaitasun kognitiboak garatzeko eta, bide batez, urritasun intelektualen inguruan dauden aurreiritziekin bukatzeko. Bideoak katalanez daude, baina gaztelaniaz azpititulatuta daude, beraz denok ulertu dezakegu.
Benetan, izugarria eta unkigarria. Muxu handi bat Down Sindromea duten pertsona guztientzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario