2014/03/16

"Inoiz gehiago ez!", Euskal Herriak faxismoari aurre egiteko

“Inoiz gehiago ez!” faxismoaren, xenofobiaren, arrazakeriaren, sexismoaren eta LGTBfobiaren aurka borrokatzeko Euskal Herrian eratu berri den taldea da, eta bertan elkarrekin euskal gizarte mugimenduko hainbat elkarte, alderdi politiko eta sindikatu lan egiten ari dira Euskal Herrian hasi berri den faxismoaren mehatxuari aurre egiteko.

Asteburu honetan, Bertran Cazorla kazetari katalanarekin eta David Karvala Unitat Contra el Feixisme i el Racisme-ko (UCFR) aktibistarekin, plataforma honen lehenengo ekitaldi publikoan parte hartzeko aukera izan dugu, Herrialde Katalanetan faxismoaren eta arrazakeriaren kontrako daukagun elkarrekiko borroka azaltzeko.

Bilbon, Zirika Herri Gunean, eta Gasteizen, Gaztetxean, bi hitzaldi egin ditugu, ondorengo eztabaida zabal batekin. Bertan, Cazorla gaur egingo faxismoaren gorakadari buruz mintzatu da, gero Karvala UCFR-ko esperientzia azaltzeko eta azkenean nik El Vendrellen, gaur egun Plataforma per Catalunya (PxC) alderdi faxista eta arrazistak zinegotzi gehien duen udala, eguneroko borroka antifaxista azaldu dut.

Gure aurkezpenen ondoren, hitzaldietara etorritako ikusleak haien ikuspuntua azaltzeko aukera izan dute, zalantzak galdetzeko eta “Inoiz gehiago ez!” lelopean hazten ari denari buruz hitz egiteko.

Oso esperientzia polita izan da. Etxera itzuli ahal izatea, bertan gure esperientzia azaldu ahal izateko, faxismoaren borroka hedatu ahal izateko eta, batez ere, faxismoaren aurka borrokatzeko elkartasunak duen garrantzia hautemateko, bai eurek, bai gu geuk.

Bihotzez, espero dut plataforma hau aurrera jarraitu ahal izatea eta Euskal Herrian mehatxatzen hasi berri diren faxistekin amaitu ahal izatea.


Elkartasuna da faxismoaren kontra daukagun tresnarik handiena. Erabili dezagun, ba!

No hay comentarios:

Publicar un comentario