2013/05/09

#9M grebari buruzko eta ekintza elkartasunari buruzko hainbat hausnarketa


Eztabaidarako lekurik ez dago: Wert legearen kontrakoak gehiengokoa gara. Eta holan ikustarazi dugu gaur Hego Euskal Herrian, Galizan, Herrialde Katalanetan… eta Estatu espainoleko leku guztietan kalera irten garen milaka eta milaka lagunok; irakasleak, gurasoak, ikasleak…

Hala ere, Ikasle eta langile hainbat sindikatuk ez dute bat egin greba deialdiarekin, eta kalitatezko hezkuntza publiko baten alde borrokatzen duen ikasle bezala, jokabide hau salatzeko eskubidean eta beharrean ikusten dut nire burua.


Uler ditzaket guztiz ezberdinak diren elkarteen arteko arazoak, baina gaurkoan denok elkarrekin defendatzen dugun gauza baten alde irten gara borrokatzera: hezkuntza publikoa. Eta horretarako, hezkuntza publikoaren alde egunero borrokatzen dugun guztion elkartasuna behar dugu. Zergatik? Wert eta Espainiako gobernuari arrazoia emango diegulako, gure artean sakabanaketa dagoela argudiatuz.

Zein izango litzateke arazoa greba deialdiarekin bat egin ez duten erakundeek bat egin izango balute, baina haien aldarrikapenekin? Zein izango litzateke arazoa denok elkarrekin borrokatuko bagenu gure guraso eta aitite-amamak odol eta izerdiarekin lortu dutena defendatzeko?

Ezberdintasunak asko dira, bai. Baina elkartzen gaituen horretan elkartu behar gara. Horrela ez bada, inoiz ez dugu geldituko ezta LOMCE, ezta Wert, ezta Rajoy, ezta Bankia, ezta murrizketak… ere.

La unión hace la fuerza”, eta indarrik gabe ez dugu borroka hau irabaziko. Beraz, elkartasunik gabe ez dugu borroka bat ere ez irabaziko.

Zorionak gaur hezkuntza publikoaren alde kalera irten zareten guztioi. Eta zorionak ere egunero hezkuntza publikoaren alde borrokatzen duzuen guztioi esker. Bidea luzea da, borroka luzea da, baina gure akatsetatik ikasten egingo dugu bidea, eta irabaziko dugu borroka.

EGURRE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario